Author Archive

Fish&Txips: Iritziak, esperientziak, ideiak eta ezagutza partekatzeko

Arraytxikiko kideok Interneteko tresnak garatzeko orduan metatu dugun esperientzia partekatzeko bilkura egitea erabaki dugu. Hori izango da Web Laborategi honen hegatsetako bat.
Blogs&Beers edo Wikifarra ezagunen antzera, Fish&Txips elkarretaratzeak antolatu ditugu. Fish&Txips kedadaren helburua Euskal Herrian Interneten inguruan lanean gabiltzan edo gai honekiko interesa dugun arrain txikiak zuzenean komunikatzeko aukera eskaintzea da.
Beraz, hilabetero, lehenengo ostegunean, [...]

Albisteen atala: zuzeneko informazioa

Arraytxikik bloga erabiliko du informazioa helarazteko tresna nagusi gisa.
Albisteen atalean, orotariko berriak argitaratuko dira. Koktel sinple bezain interesgarria eskaini nahi dugu, eta ondoko hauek izango dira nahasgai nagusiak: Internet, Teknologia eta Euskara.
Hiru gaiak ontzi berberean sartu, astindu, eta irakurleei edari freskagarria eskaini nahi diegu atal honetan.